DBHn etapa berri bat hasten da, ikasleen garapen pertsonal, sozial eta akademikoan aurrerapauso garrantzitsua dena. Etapa honek berezko ezaugarriak ditu, arloak irakasgaietan gehiago zehazten doaz, eta balio anitzeko prestakuntza eskaintzen zaiei ikasleei, amankomuneko edukiak dituen nukleo baten bidez eta eduki horiek Bigarren Zikloan pixkanaka bereiziz.
IKAS EGOERAK
IKASKETA KOOPERATIBOA
EREMUAK
GURE DBHko CURRICULUMA
DBH1
DBH2
DBH3
DBH4
IKAS EGOERAK
Gure ikaskuntza-prozesua ikas-egoeren bidez antolatzen dugu, Curriculumak planteatzen duen ikuspegi konpetentzialari erantzunez. Horrela, ikasleek egoera erreal eta esanguratsuetatik abiatuta ikasten dute, jakintzak modu integratuan aplikatuz eta beren garapen pertsonal eta akademikoa modu aktiboan eraikiz. Proposamenak ikasleen errealitateari, interesei eta motibazioei lotuta daude, erronkei modu sortzaile, autonomo eta kooperatiboan erantzuteko.
IKASKETA KOOPERATIBOA
Ikasketa kooperatiboa gure metodologiaren oinarrietako bat da. Talde txikietan lan eginez, ikasleek elkarrekin ikasten dute, elkarri lagunduz eta denon parte-hartzea sustatuz. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBH4ra arte, metodologia hau pixkanaka txertatzen ari gara, etapaz etapa eta zikloz ziklo, ikasleen adinera eta beharretara egokitutako dinamikak erabiliz.
EREMUAK
DBHko 1. zikloan eremuen bidezko antolaketa pedagogikoa ezarri dugu, ikasgaiak modu integratuan lantzeko eta ikaskuntzak errealitatearekin lotzeko. Eredu honek ikuspegi globalagoa eskaintzen du, kodozentzia, ikaskuntza konpetentziala eta ikasleen aniztasunari erantzuteko neurriak sustatuz.
Eredua hirugarren urtez dago martxan, ezarpen progresiboarekin:
DBH1: Eremu zientifiko-teknologikoa (Matematika eta Natur Zientziak) eta Eremu sozio-linguistikoa (Euskara eta Gizarte).
DBH2: Eremu zientifiko-teknologikoa (Teknologia eta Natur Zientziak) eta Eremu sozio-linguistikoa (Euskara eta Gizarte).
Gure helburua: ikasleei gaitasunak, balioak eta tresnak eskaintzea, beren garapen pertsonal eta akademikoan aurrera egin dezaten, etorkizuneko erronkei modu independientean aurre egin hala izateko.