ZER DA STEAM?
ZER DA STEAM?
STEAM proiektua (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika uztartzen dituen ikuspegia) ikasleen gaitasunak modu integratuan garatzeko hezkuntza-ikuspegi berritzailea da.
ZEIN DA HELBURUA?
Helburua ikasleek ezagutzak testuinguru desberdinetan aplikatzea da, benetako erronkei aurre eginez eta pentsamendu kritikoa, sormena eta arazoen ebazpena garatuz.
Zer lortzen da STEAM proiektuaren bidez?
Proiektu honen bidez, ikaskuntza ez da arlo isolatuetan oinarritzen, jakintza-arlo desberdinak elkar lotzen dira egoera errealetan oinarritutako erronken bidez.
Horri esker, ikasleek ulermen sakonagoa garatzen dute eta ikasitakoa praktikara eramateko aukera dute.
STEAM ikuspegiak, gainera, ikasleen motibazioa handitzen du, ikaskuntza esanguratsua eta aplikagarria sustatuz.
Ze jarduerak egiten dira?
STEAM proiektuan ikasleen adinera eta etapara egokitzen dira, eta curriculumarekin lotura zuzena dute:
Esperimentu zientifikoak
Diseinu teknologikoak
Robotika
Programazioa
Arte-sorkuntza
Maketak edo ingurumenarekin lotutako proiektuak