BIDELAGUNA
BIDELAGUNA
Bidelaguna, eskola orduz kanpoko laguntza programa bat da Hezkuntza inklusiboari eta aniztasunari erantzuna ematen duena.
Bidelaguna programa, zailtasunak dituzten LH-ko 5. eta 6. mailako eta DBH-ko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago, baldin eta gizarte-egoera desabantailatsua bada. Hala ere, edozein ikaslek parte har dezake (aipatutako lehentasunak errespetatuz).
Bidelaguna programaren helburua eskola arrakasta indizeak hobetzea da, eta, horretarako hauek egin nahi dira:
Laguntza eta bitartekoak eman ikasleei denbora osagarri bat erabili dezaten bere zailtasunei aurre egiteko edo hauek prebenitzeko.
Oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea; batik bat, irakurketa, gai instrumentalak, lanaren antolaketa eta ikaste-ohituren eskurapena.
Ikasleek beren gaitasunei buruz dituzten itxaropenak eta ikastetxeak ikasleei buruz dituenak hobetzea.
Familien eta ikastetxearen arteko harremana hobetzea.