Lehen Hezkuntza Haur Hezkuntzan hasitako ikaskuntza-bidearen jarraipena da, eta aldi berean etapa berri bat, ikasleen garapen pertsonal, sozial eta akademikoan aurrerapauso garrantzitsua dakarrena. Etapa honetan oinarrizko konpetentzien garapena indartzen da, ikasleen autonomia, jakin-mina, pentsamendu kritikoa eta elkarbizitzarako gaitasunak sustatuz.
IKAS EGOERAK ETA PROIEKTU INTERDIZIPLINARRAK
IKASKETA KOOPERATIBOA
METODOLOGIA INTEGRATZAILEA
LH-KO ARLOAK
Ikasle guztiek honako arlo hauek ikasi behar dituzte ikasturte bakoitzean:
Ingurunearen ezaguera
Euskara eta Literatura
Gaztelania eta Literatura
Matematika
Atzerriko Lehen Hizkuntza
Arte-hezkuntza
Gorputz Hezkuntza
Erlijio katolikoa edo Komunitaterako Proiektua
IKAS EGOERAK ETA PROIEKTU INTERDIZIPLINARRAK
Gure ikaskuntza-prozesua ikas-egoeren bidez antolatzen dugu, curriculumak proposatzen duen ikuspegi konpetentzialari erantzunez. Ikasleek egoera esanguratsu eta errealetan oinarrituta ikasten dute, jakintzak modu integratuan aplikatuz eta erronkei modu sortzaile eta autonomoan erantzunez.
Ikuspegi hori proiektu interdiziplinarren bidez garatzen da bereziki. Proiektu hauetan hainbat arlo modu bateratuan lantzen dira, bereziki Euskara, Matematika eta Ingurunea elkarrekin uztartzen dira, ikaskuntza globalizatua eta errealitatearekin lotua sustatzeko. Modu honetan, ikasleek jakintzen arteko loturak eraikitzen dituzte eta ikasitakoa testuinguru esanguratsuetan aplikatzen dute.
IKASKETA KOOPERATIBOA
Ikasketa kooperatiboa gure metodologiaren oinarrietako bat da. Talde txikietan lan eginez, ikasleek elkarrekin ikasten dute, elkarri lagunduz eta denon parte-hartzea sustatuz. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBH4ra arte, metodologia hau pixkanaka txertatzen ari gara, etapaz etapa eta zikloz ziklo, ikasleen adinera eta beharretara egokitutako dinamikak erabiliz.
METODOLOGIA INTEGRATUA
Etapa honetan ikuspegi integratzailea sustatzen dugu, ikaskuntza aktiboa, esperimentazioa, ahozkotasuna, irakurmena, pentsamendu logikoa eta ingurunearekiko lotura uztartuz. Helburua da ikasleen garapen integrala bermatzea eta ikaskuntza sakon eta esanguratsuak eraikitzea.
Gure helburua: ikasleei gaitasunak, balioak eta tresnak eskaintzea, beren garapen pertsonal eta akademikoan aurrera egin dezaten, etorkizuneko erronkei modu independientean aurre egin hala izateko.