ERASMUS +
Arloetan alfabetatzen.
ERASMUS +
Arloetan alfabetatzen.
Pagasarribiden lanean ari gara Erasmus+ akreditazioa lortzeko.
Baina, zer da Erasmus akreditazioa? Erasmus akreditazioa Europako Batzordeak egiten duen errekonozimendua da, nazioarteko kalitatezko mugikortasun-proiektuak gauzatzeko.
Erasmus akreditazioari esker, zentroak proiektu hauetan partaidetza sendotu eta handitu ahal izango du eta esperientzien, metodologia berritzaileen eta hezkuntza-teknologia berrien trukea bultzatuz, hizkuntzen ikaskuntza indartuko du eta ikastetxeen arteko lankidetzarako Europako sare egonkor bat sortzen lagunduko du.
Azken ikasturteetan nazioartekotzeko eta Europara zabaltzeko oso bide positiboari ekin diogu.
Joan den ikasturtean Belgikako ikasle eta irakasle talde baten bisita jaso genuen. DBHko 3. mailako ikasleek kultur elkartrukeko aste bat partekatu zuten beraiekin, Bizkaiko hainbat lekutara bisitak eginez eta ikasle bisitariak etxean hartuz.
Bestalde, ikasturte honetan Frantziatik etorritako talde bat hartu dugu, eta Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleekin 3 egun partekatu dituzte.Bi esperientzia horiek oso aberasgarriak izan dira hezkuntza-komunitate osoarentzat.
Bi esperientzia horiek oso aberasgarriak izan dira hezkuntza-komunitate osoarentzat.
Ekimen hauek bide horretan aurrera egiten jarraitzera bultzatzen gaituzte, eta etorkizuneko Erasmus+ proiektuetan parte hartzeko dugun interesa indartzen dute, hezkuntza-lankidetzarako Europako sare bat sendotuz.