INFORMAZIO OROKORRA
Ikastetxeak hiru jangela ditu: bat HH-ko ikasleentzat, beste bat LH-ko 1 eta 2. zikloko ikasleentzat eta azkenengo bat, LH-ko 3. zikloko eta DBH-ko ikasleentzat.
HH-KO JANGELA
Haur Hezkuntzako jantokian 2 txandatan bazkaltzen dute:
1. TXANDAN: 2 eta 3 urtekoek bazkaltzen dute.
2. TXANDAN: 4 eta 5 urtekoek bazkaltzen dute.
LH 1. ETA 2. ZIKLOETAKO JANGELA
Lehen Hezkuntzako jantokian ere bi txanda daude:
1. TXANDAN: 1. eta 2. mailakoek bazkaltzen dute
2. TXANDAN: 3. eta 4. mailakoek bazkaltzen dute.
LH 3º ZIKLOKO ETA DBH-KO JANGELA
Dbhko eraikineko jangelan 2 txandatan bazkaltzen dute baita ere:
1. TXANDAN: LH 5. eta 6. mailakoek bazkaltzen dute.
2. TXANDAN: DBHko ikasleek bazkaltzen dute.
Gogoratu ekainaren 8tik aurrera jardunaldi trinkoa izango dugula, hau da ikasleak 15:00etan aterako dira.
Hilabeteko menuak ikusteko, hona hemen behar duzuen helbidea, behin sartuta ikastetxeko izena aukeratu:
ORDAINKETA
Eusko Jaurlaritzak programa informatiko baten bitartez kuotak kalkulatzen ditu eta ikasle bakoitzari, jantokian bazkaltzen gelditzen den egun kopuruaren arabera kobratuko zaio.
Urte osoko kuota 8 hilabetetan bananduko da urritik maiatzera, honen barruan jantokian gelditu direnen egun guztien kuotak sartuta egongo dira.
Bazkariaren kuota, Hezkuntza Sailak ezarriko du ikasturtero; 2025-2026 ikasturtekoak hauek dira:
4,60€
Jantokira doazen ohiko ikasleek jantokiko zerbitzua ikasturte osorako eskatu duten ikasleak dira.
Gutxienez astean behin geratzen dira jantokian bazkaltzen.
5,20€
Jantokira noizbehinka gelditzen diren ikasleek, gelditzen diren egun puntual horiek ordaindu beharko dituzte soilik.
ALERGIAK ETA DIETA BEREZIAK: Dieta berezia behar duten ikasleek, medikuaren txostena aurkeztu behar du, behin entrepresara bidalita, 72 ordu behar dira menua heltzeko.
BAJAK ETA ABISUAK: Edozein ikaslek jantokiko zerbitzutik baja eman nahi duela edota egun batzuetan etorriko ez dela abisatzeko, jantokiko arduradunari 48 ordu lehenago jakinaraziko diote.
ORDAINKETAK:
Ordainketak hilabete hasieretan kontu korrontearen bitartez pasatuko dira.
Erreziboa bueltatu ezkero: Komisioa BBKtik kanpo ordaindu behar da.
Errezibo 2 baino gehiago zor duenak: jantoki zerbitzua erabiltzeko aukera gal lezake.
KUOTEN ITZULPENA: Kuoten zati bat itzultzeko baldintza hauek bete beharko dira:
Ikasle talde batek aurrez programatutako eta onartutako jarduera osagarrietan parte hartzeagatik jantokira joaten ez denean.
Ikaslearen jantokiko absentismoa aste bete edo gehiagokoa denean, gutxienez 24 ordu lehenago abisatzen bada.
Aurreko bi kasu horietan, ordaindu beharreko kuotaren %50 izango da:
Ikasleak Hezkuntza Sailaren jantokiko beka jasotzen badu, ez da diru-itzulketarik egingo.