GOIZEKO GELA
Familia eta lana bateragarri egiteko zerbitzua da.
GOIZEKO GELA
Familia eta lana bateragarri egiteko zerbitzua da.
ORDUTEGIA
08:00 - 9:00
Irailetik ekainera
Eskola egutegiarekin bat dator.
ZER EGITEN DUTE?
Ikasleek askatasunez jolastu eta goizari hasiera atsegina ematen diote.
Ikasleek irakurketa, mahai jokoak, marrazketa eta bestelako jarduera lasaiak egin ditzakete.
Hezitzaileek ikasleak zaintzen dituzte giro atsegina sortzen duten bitartean.
INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Ordutegi malgua: ikasleak 08:00etatik 08:50etara sartu ahal izango dira.
Ikasleak 08:50etatik aurrera, ikastetxeko sarrera arruntetik eta dagokion ilaratik sartuko dira.
IGEren zerbitzu hau erabiltzeko, eskolaz kanpoko jardueretan eskatzen diren baldintza berberak bete behar dira.
Goizeko Gelan jolas librea sustatzen da, betiere zaintza eta kontrol egokiarekin, eta ahal den neurrian aire zabalean egotea lehenetsiz.