Gure umeak Haur Hezkuntzan hasten dira 2 urteko gelatik bizitzako lehenego pausuak eskolan. Berezko ezaugarriak dituen etapa, non haurren lehenengo aurkikuntzak, harremanak eta ikaskuntza-esperientziak zaintzen ditugu, haien garapen integrala erdigunean jarriz. Jolasa, esplorazioa eta emozioen bidez, lehen eraldaketa handiak eraikitzen hasten dira.
IKAS EGOERAK
MUGIMENDU AUTONOMOA
EREMUAK
IKAS EGOERAK
Haur Hezkuntzan ikaskuntza ikas-egoeren bidez antolatzen da, indarrean dagoen curriculumak ezartzen duen ikuspegiari jarraituz, eta mugimendu autonomoa metodologiaren ardatz gisa hartuta; horren bidez, kontzientzia fonologikoa, garapen motorea, hizkuntza eta irakurzaletasuna modu natural, globalizatu eta esanguratsuan lantzen dira.
MUGIMENDU AUTONOMOA
Mugimendu autonomoa haurraren garapen naturalaren oinarrietako bat da. Haurrari bere gorputza askatasunez esploratzeko aukera emanez, autonomia, segurtasuna, koordinazioa eta konfiantza garatzen dira. Espazio eta material egokituen bidez, bakoitzaren erritmoa eta interesak errespetatzen ditugu, ekimena eta jakin-mina sustatuz. Mugimenduaren bidez, haurrek mundua ezagutzen dute, harremanak eraikitzen dituzte eta ikaskuntza esanguratsuak garatzen dituzte.
EREMUAK
Haur Hezkuntzako curriculuma esperientzia-eremutan antolatzen da, haurren garapen globala errazte aldera. Haur Hezkuntzaren esperientzia-eremuak hiru dira:
INGURUNEA EZAGUTZEA ETA ESPLORATZEA: Haurrak inguruko mundua jakin-minetik behatzen, esperimentatzen eta ulertzen hasten dira. Esperientzia zuzenen bidez, natura, objektuak eta harremanak ezagutuz ikasten dute.
HARMONIA HAZTEN: Norberaren identitatea, emozioen kudeaketa eta besteekiko harremanak garatzeko eremua da. Ongizatea, autonomia eta bizikidetza oinarri hartuta, modu orekatuan haztea sustatzen da.
KOMUNIKAZIOA ETA ERREALITATEAREN ADIERAZPENA: Hizkuntza, adierazpen artistikoa eta sinbolikoa erabiliz, haurrek pentsamendua, emozioak eta bizipenak komunikatzen dituzte. Horrela, errealitatea ulertu eta modu askotara adierazten ikasten dute.
Gure helburua: ikasleei gaitasunak, balioak eta tresnak eskaintzea, beren garapen pertsonal eta akademikoan aurrera egin dezaten, etorkizuneko erronkei modu independientean aurre egin hala izateko.