Hezi+ programa Hezkuntza Sailaren ekimen bat da, ikasleen ikaskuntza-aukerak zabaltzea eta hezkuntza bidezkoagoa eskaintzea helburu duena. Bere helburu nagusia ikaskuntza eskola-ordutegitik harago zabaltzea eta garapen akademikoa zein pertsonala sustatzea da.
Zer lortu nahi dugu? Hezi+ programaren bidez honako hauek lantzen ditugu: oinarrizko konpetentziak indartzea (bereziki irakurmena eta matematika), ikaskuntza bizitza errealarekin eta ingurunearekin lotzea, ikasleen eta familien parte-hartzea sustatzea, desberdintasunak murriztea (sozialak, linguistikoak eta ekonomikoak), berrikuntza pedagogikoa eta irakasleen garapen profesionala bultzatzea... Proiektu partekatua da, hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioan oinarritzen dena: ikasleak, irakasleak, familiak, ingurune hurbila...
PROGRAMAREN ANTOLAKETA:
Goizez → ikaskuntza curricular nagusia Arratsaldez → Hezi+ jarduerak
Astean gutxienez 3 egun
Astean gutxi gorabehera 6 orduko iraupena
Urritik maiatzera bitartean
PROGRAMAREN EGITURAKETA:
He-Indartuz: Irakurmea eta matematika.
He-Hobetuz: Motibazioa sustatzeko jarduerak.
He-Aberastuz: Kultura, zientzia, teknologia, arte eta ingurumea.
He-Elkarrekin → Inguruko eragileekin lankidetza.
He-Lagun → Orientazioa eta laguntza pertsonalizatua.
IKASKUNTZA ESANGURATSUA:
Bizitzarekin lotutako proiektu eta egoeren bidez ikastea.
FAMILIEN PARTE HARTZEA:
Ikasleen garapenean familien inplikazioa sustatzea.
BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA:
Metodologia aktibo eta sortzaileak bultzatzea.
GARAPEN PERTSONAL ETA AKADEMIKOA:
Ikasleen konpetentziak eta gaitasunak garatzea.