ELEANIZTAZUNERANTZ
ELEANIZTAZUNERANTZ
Eleaniztasunerantz proiektuaren helburua ikasleen hizkuntza-gaitasuna, irakurzaletasuna eta euskararen erabilera indartzea da, ikasle eleanitz, kritiko eta mundura irekiak hezteko.
Irakurketa, ahozkotasuna, sormena eta hizkuntzen erabilera testuinguru erreal eta motibatzaileetan lantzen ditugu.
Proiektu honi esker, besteak beste, honako ekimen hauek garatzen ditugu:
Eguneroko irakurketa saioak eta gelako liburutegiak.
Irakurketa txokoa, irakurzaletasuna sustatzeko.
Idazleekin topaketak eta ipuin kontalariak.
Literatura lehiaketak eta Euskararen Eguna edo Gau Beltza bezalako ospakizunak.
Mintzatxokolatea, euskarazko ahozko harremanak sustatzeko.
Eskolako aldizkaria, ikasleen sormenari eta adierazpenari bidea emateko.
Familiekin elkarlanerako saioak, hizkuntza ohiturak indartzeko.